Gaur egungo egoera

Ce message est également disponible en : French

Les 10 intercommunalités en Pays Basque actuellement

Gaur egun, 10 herri elkargo Iparraldean

Gaur egun, ipar Euskal Herrian 158 herri dira eta orotarat 295970 biztanle. Herri horiek hamar herri elkargo ezberdinetan bilduak dira : 2 aglomerazio (Euskal Aturri Kostaldea eta Hego Lapurdi) eta 8 herri elkargo (Errobi Aturri, Errobi, Hazparne, Bidaxune, Amikuze, Iholdi Oztibarre, Garazi Baigorri eta Xiberoa). Hamar herri elkargo horiek fiskalitate proprioa duten herrien arteko antolaketak dira.

Bestalde, eskumenen arabera eta behar zehatz batzuei erantuteko (hondakinen biltzea, saneamendu kolektiboa, ur edangarria…), herrien arteko sindikatak antolatu dira azken hamarkadetan. Gaur egun 95 sindikat ditugu lurraldean zehar.

Egitura guzi horien antolatzeko, gainetik plantan jarri zen Pays egitura, elkarte gisa ezagutua dena ea bi egitura berezi sortu dituenak : Hautetsien Kontseilua eta Garapen Kontseilua. Lehenak biltzen ditu 10 herri elkargoetako ordezkari batzuk baita ere Departamenduko Kontseilariak, Eskualdekoak eta parlamentariak. Bigarrenak aldiz, eztabaida eta gogoeta gune bat bat da nun biltzen diren 100 bat akotre sozio ekonomikoak (ospitalea, unibertsitatea, sindikatak, elkarteak…). Pays egiturari esker, azken urteetan lortu da kontratu bereziak izenpetzea – lurralde kontratuak – Estatuarekin, Eskualdearekin eta Departamenduarekin tokiko proiektuen diruztatzeko (Pays Basque 2010, Pays Basque 2020…).

Horrez gain, Pirineo-Atlantikoetako departamenduak eta Akitaniako eskualdeak, heien eskumenen arabera, ekarpenak egiten dituzte politika publikoetan lurraldean.

Ingurumen bat aldaketa nagusien bezperan

Eskualdeko mapa berria marraztua izan zen joan den urtean eta perimetroak handitzen dira. Akitaniaren kasuan Poitou-Charente eta Limousin eskualdeekin bateratua izanen da, 6 milioi biztanleko eremua osatzeko eta zabaleraz Austria bezain handia. Lurralde erreforma ezberdinen ondorioz, tendentzia azkar bat bat bidean da herri elkargoak eta eskualdeen indartzeko ; alderantziz, departamenduak ari dira ahultzen urtez urte.

Les intercommunalités en Pays Basque dans la nouvelle région
Hautetsien Kontseiluak herriko hautetsiei banatu duen mapa