Ezaugarriak

Ce message est également disponible en : French

Euskal Herri Elkargoa, 2017ko urtarrilaren 1ean plantan jartzen ahalko den instituzioa da. Argiki mintzatzeko, herri elkargo bateratu bat da Ipar Euskal Herriko 158 herri biltzen dituenak.

Plantan jartzen ahalko da desagertuko den Pays egiturari segida emaiteko, horrela elkarlana eta lurraldeko proiektuen sustengua segitzen ahalko genuke. Instituzio berriari esker, zenbait eskumen kudeatzen ahalko dira lurralde ikuspegi batetik, elkartasuna segurtatuz barnekalde eta kostaldearen artean. Herri elkargoak indarra biltzen ari den instituzioak dira azken erreformen ondorioz, eta hain segur ondoko urteetan segituko dute poderea hartzen biharko panorama administratiboa eta instituzionalean toki gero eta handiagoa ukaiteko. Herri elkargoak dira biharko tresna instituzionalak.

Euskal Herri elkargoa, sortu orduko bilakatuko da eskualde berriaren bigarren tokiko entitate publikoa. Lurraldea antolatzeko molde eraginkorra eta aterabide hoberena Akitania, Poitou Charente eta Limousin eskualde zabalean pizu baten ukaiteko.

Azkenik, antolaketa berri honek, erantzun bat ekartzen ahalko du azken hamarkadetan, tendentzia politika ezberdinetako hautetsiek behin baino gehiagotan aldarrikatu duten ezagupen  instituzionala Euskal Herriarentzat (Euskal Departamendua eta Euskal Herriko Lurralde Kolektibitatea).

Cover_Facebook
Euskal Herri Elkargoa, elkartasunean kudeatua den eta ezagutua den lurraldea