Egitura kontsultatiboak

Ce message est également disponible en : French

Auzapezen konferentzia

Auzapezen konferentzia legeak finkatzen duen egitura bat da Herri Elkargo handietan. Elkargoko herri bakoitzeko auzapezak biltzen ditu iritzien plazaratzeko instituzioak kudeatzen dituen gaiei buruz. Euskal Herriaren kasuan, Auzapezen Konferentzia, orain arte ezagutzen dugun Herrien Biltzarraren segida logikoa izanen da, kontsultatua izanen da Asanbladaren bilkura baino lehen, iritzien emaiteko edo proposamenak luzatzeko.

Bere zentzu osoa hartuko luke Asanbladako kideak zuzenki hautatuak baldin badira.

Garapen Kontseilua

conseil_Dev_pays basque

NOTRE lurralde erreformak finkatu du Garapen Kontseilu bat legez behartua dela 20000 biztanle baino gehiagoko Herri Elkargoetan.

Euskal Herrian, ezagutzen dugun egitura da, 1994 urtean sortu baitzen Euskal Herriko Garapen Kontseilua. Gune horrek biltzen ditu eragile sozio-ekonomikoak, eztabaiden eremaiteko, proposamenak luzatzeko eta idei berri batzuen asmatzeko. Gaur egun Garapen Kontseiluak laguntzen baldin baditu Hautetsien Kontseiluko gogoetak, Euskal Herri Elkargoan, asanblada eta Batzorde Iraunkorrarekin ariko da lanean. Bere tokia azkartua izanen da beraz. Euskal Herri Elkargoaren gai ordenaren arabera iritziak plazaratuko ditu.