Egitura erabakitzaileak

Ce message est également disponible en : French

Herri Elkargoko asanblada

Herri Elkargo guzietan bezala, Euskal Herri elkargoan asanblada batek ditu norabide orokorrak finkatzen.

Legeak finkatzen du asanbladan, Herri Elkargoa osatzen duten herri guziek badutela minimoki delegatu bat. Hori dela eta, Elkargoaren Asanbladak betetzen du herrien ordezkapenaren papela. Instantzia honetan beraz, delegatu bat etorriko da herri bakoitzatik, hots 158 delegatu. Bestalde, 5000 biztanle baino gehiagoko herrietan, aurreikusia da delegatu kopurua emendatzea, zuzentzeko legeak sortzen duen desoreka demografikoa.

assembleeOroren buru, asanbladan 232 kide izanen dira. Ainitz da bainan beste lurralde batzuetako esperientziek erakutsi dute horrela funtzionatzen ahal dela.

Herri Elkargoaren asanbladak beteko du “podere legegilea”, urtean 4 edo 5 aldiz bilduko da norabide orokorren finkatzeko eta erabaki nagusien hartzeko. Adibidez, berak luke bozkatuko aurrekontua urte guziz eta beraz finkatzen instituzioaren lehentasunak.

2020a arte, Delegatuak hautatuak izanen dira gaurko herriko hautetsien artean. Geroan, hautatuak izanen dira herriko hauteskundeen bitartez. Azken lurralde erreforma aipatu zelarik Pariseko Asanblada Nazionalean, aurreikusten zen bozka sistema zuzena plantan jartzea. Erabakia ez da hartu bainan egun batez gauzatzen bada, emanen lioke asanbladari legitimitate demokratiko azkarrago bat.

Batzorde Iraunkorra

Herri Elkargoko asanbladaren ondoan, beharrezkoa da batzorde bat erregularki biltzen dena asanbladaren bi bilkuren artean, egunerokotasuna kudeatzeko.

Funtzio horren betetzeko, aurreikusten da Batzorde Iraunkorra baten sortzea. Honek erabakitzeko eskubidea luke, politika publikoen garatzen, beti asanbladan finkatutako koadraren arabera noski.

Erran bezala, asanbladak ordezkatu ditu herri guziak, aldiz Batzorde Iraunkorra osatua izanen da demografiaren arabera. Hautetsi kopuru mugatu bat ukanen luke (aipatzen da 15 eta 60 kide izaitea hipotesi ezberdinen arabera) lurraldeko ezberdinetatik heldu direnak : lehendakaria, lehendakari ordeak eta Delegatu batzuk heien eskualdea ordezkatzen dutenak.